Alert

Alerts

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show

Oups... It would appear that Cirkwi does not have permission to use your location.

Presentation
Description
Map
Steps
Points of interest
Ratings and reviews
See around

18 - Arboti VTT

VTTXIB18-T1-BVK_9391
Credit : Bruno Valcke

Description

Goazen Basabürüra, Santa Graziko haranaren hondora, arroila eta haitzuloen eskualdera. Kondairek ondare kolektiboa elikatzen duten arren, hemen proposatzen den BTT zirkuitua oso zehatza da, Arbotiko mendi-mazela eguzkitsuan, argi betean, haraneko altxor geologikoen ikuspegi zabalarekin: Ehüjarre eta Kakuetako haitzarteak, Lakhurako mendigune karstikoa eta Auñamendi. Zuhur hasi, ahalegin handiena hasieran egin behar delako, Soudet mendateko bideko aldapa gogorretan. Izan ere, goian, Arbotiko pistak, haranaren gaineko benetako balkoiak, Izarbeko tontorraren hegoaldeko hegal osoa zeharkatzen laguntzen du, argigune panoramikoen eta onddo-toki pagadien artean.

Technical Information

Mountainbiking
Difficulty
Hard
Duration
1h45mn
Dist.
13 km
Show more

Altimetric profile

Starting point

64560   SAINTE-ENGRACE
Lat : 42.9972486Lng : -0.8236259

Steps

image du object
3

Zukhubigneko jaitsiera teknikoa

Abereentzako eskorta dagoen soilgunetik 100 metro harago, eta pudinga-bloke harritsuaren ondotik (9,8 km), Arbotiko pista utzi eta ezkerrera jaitsi oihan-bidexka bihurgunetsutik. Ondotik, bidexka ezkerrerantz doa eta soilgune bateko Y bidegurutzera iritsten da (10 km): zuzen jarraitu, iratze artean, mendi-hegaleko bidezidorretik, eta, gero, pagadi argia azkar zeharkatu. Blokeen artean, eskuin hartu malda irekitik jaisteko (iratzeak). Bihurgune itxietan gaindi jarraitu eta gero ezkerretik pasa, bi pago isolatuen azpitik, ordoki belartsu txikira iristeko (10,5 km). Maldan behera jarraitu, sigi-saga iratzeen artean, beherago ezkerretara abereentzako bidezidor horizontalera iritsi arte. Bigarren zapaldan (10,8 km - abereentzako atsedenlekua), bidezidorra zuzen jaisten da maldan behera ibarbidearen hondorantz. Maldaren oinean, pista belartsua laster kanoi txiki bilakatzen den errekaren eskuineko ertzetik jaisten da. Pixkanaka zabalduz doan eta, bordaren azpian, eremu harritsutik igarotzen den bidetik jarraitu (kontuz). Oihan-estalkiaren azpiko hezegunearen ondotik, bidezidorrak une batez agerian segitzen du, eta, gero, berriro maldan behera jausten da, Santa Grazi gaineko hesira iritsi arte (11,7 km): bidezidorra hesiaren bazterretik doa eskuinerantz, eta, ondotik, berriro eskuinerantz (abiadura motelean igaro beharreko pasarte teknikoak). Bihurgune itxi batzuen eta zintzurraren ondoren, pasatu ondotik itxi beharko atexka batera eta bide harritsu batera iristen da. Ezkerrerantz jarraitu herrira itzultzeko. Herriko seinaletik gertu D113 errepidea moztu, eta eliza gaineko bidexka belartsutik jarraitu. Beherean, eskuinera hartu aparkalekura itzultzeko.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter

Additional information

Balisage

orange

Typologie de l'itinéraire

Itzulia

Equipements

Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)

Thèmes

Natura (fauna, flora)
Erlijiozkoa

Data author

64502 France

Ratings and reviews

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Caution!
We have no information on the difficulty of this circuit. You may encounter some surprises along the way. Before you go, please feel free to inquire more and take all necessary precautions. Have a good trip! 🌳🥾