
Pistatik, eskuinaldean, irekidura txiki bat nabari da zoru harritsuan. Zagitetako lezearen sarrera da. Nahi bada, kaskoa buruan eta argi bat piztuz (kopeta-argia edo telefonokoa) estugune horretatik sar daiteke, lurpeko gela txiki baten deskubritzeko. Bertan, erraz egoten da zutik eta konkrezioak ikusten dira.