
Berrieix ostatutik, San Martin Harriko (D113) edo Soudet-eko lepoko bidean gora jarraitu, 4 km baino gehiagoz. Soudet mendateko errepideko maldak % 12raino iristen dira etengabe hurrengo bi kilometroetan. Ühaitzako kunboa igarota (2,6 km), malda lasaitzen da berriro, eta errepideak oihanean barna segitzen du, bidegurutzerik gabe, Iratzordokiko ordokira arte (seinalea).