
Soilgune horretatik, beste isurialdean, Ehüjarreko mendi arroilen arraildura sakona eta S forma bereizgarria ikus daitezke. Uholde-higaduraren eta kareharriaren disoluzioaren ondorioz, jariatze-urak 500 metro inguruko desnibeleko maldak sortu ditu, eta labar ederrek, landaredi oparoz beteriko haran-hondoa gainetik begiratzen dute.