Alert

Alerts

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show

Oups... It would appear that Cirkwi does not have permission to use your location.

Presentation
Description
Map
Steps
Points of interest
Ratings and reviews
See around

21 - Irati handia VTT

VTTXIB21-T1-BVK_9347
Credit : Bruno Valcke

Description

Erresistentzia eta teknika eskatzen duten mendiko bizikleta-zirkuitu handiak gustatzen bazaizkizu,
zinez ongi pasatuko duzu. Gainera, paisaia harrigarriak ikusiko dituzu! Goazen Bagargi mendatera eta Iratiko mendi etxeetara, mendiko larreen eta Europako pagadi handienaren arteko zirkuitu bikaina egitera. Begiztaren hasierak laster bat egiten du Eskaletako tontorreko gailurrekin. Han, goiz-argi sortu berrian, artzain-paisaiak bikainak dira. Eguraldi ederra hautatu beharko da Zuboeroa eta Nafarroa Beherearen gaineko balkoi zirkuitu hau behar bezala balioesteko. Han goian, abereentzako bidezidorretan erraz ibili daiteke zeruaren eta lurraren artean. Orduan, ardien lana eskertuko dugu, zintzilik dauden bidezidor hauen kalitateagatik.

Technical Information

Mountainbiking
Difficulty
Hard
Dist.
43 km
Show more

Altimetric profile

Starting point

64560   LARRAU
Lat : 43.018757Lng : -0.955718

Steps

image du object
1

Arthanolatze eta Xardekako gailur-lerroak

Bargargi lepoko aparkalekutik abiatuz, gainaldetik gorantz doan bide asfaltatua hartu, mendi etxeen artean ("Arthanolatze" seinalea). 500 metro urrunago, errepidea beherantz doa. Schroth mendi etxearen eskuinetik pasa eta pagadian barneratzen den bidezidor teknikoa hartu. Iraizabaleta lepoan (0,8 km), mendi-isurialdean beheranzko pista zabal eta irekitik jarraitu. Kunbotik igaro ondoren, gorantz doa. Oihantxoko Y bidegurutzean (2 km), eskuineko goranzko bidexka aukeratu. Bihurgune itxi batzuen ondoren, paisaia argitzen da eta Murrolatzeko etxolara iristen gara (3,1 km): parean, abere hespilaren ondotik pasa eta, ondotik, belarrean, mendi-mazela eskuinetik zeharkatzen duen bidezidor luzea hartu (GTVTT Pirinioak seinalea). Pagadiaren burua zeharkatu eta Eskaletaren tontorraren hegoaldeko lepora iritsi (4,3 km). Ezkerrera hartu gainaldetik gorantz doan bidexka berria hartzeko (seinalea). Lepotxipiko gailurrera iristen da (4,7 km). GR10 utzi eta ezkerrera hartu pixka bat gorantz doan bidezidorra. Gailur-lerroa igaro ondoren, Arthanolatzeko tontorraren oineko ordoki belartsurantz jaitsi (Behorlegiko tontorra ikusten da). Hara igo gabe (zorionez!), isurialde aldapatsuko bidezidorra hartu, eskuinera (kontuz ibili 500 metroetan). Kunboa pasa ondoren, bizkarra zeharkatu, eta belarretan gutxi ageri den eta pixka bat gorantz doan bidezidorrean segitu. Burkidoiko lepotik igaro (6,4 km) eta 350 m-etan, goranzko pistatik jarraitu. Bizkar belartsuan, Xardeka tontorrera igo daiteke (250 metrora eskuinera, joan-etorria), edo tontorra diagonalean hartu (bidezidorretik kanpo), bidezidorraren jarraipena pixka bat beherago aurkitzeko. Horrela, pagadiaren hegiaren eta Xardeka gailurreraren artetik igaro. Malkar harritsuetan (bi pasabide delikatu), jaitsiera zuzena hasi lepo belartsurantz (7,5 km). Behean, hiru bidezidorretatik, ezkerrena aukeratu, hurrengo konkorraren hegoaldeko hegalean. Ondotik, bidezidorra oihantxoaren gailurretik igarotzen da, eta zeharbide ia horizontala jarraitzen du, mendi-mazelaren bazterretik. Mendibel tontorraren hegoaldeko isurialdera iritsi (8,9 km). Handik Iratiko ordokia ikusten da. Eskuinerantz beherantz doan bidexka belartsua hartu, Sorhaluzeko artzain etxolara arte. Etxolaren aurretik igaro eta pistatik jaitsi (sigi-saga), Burdinkurutxetako mendateko errepideraino.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter

Additional information

Balisage

orange

Typologie de l'itinéraire

Itzulia

Equipements

Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)

Thèmes

Natura (fauna, flora)
Erlijiozkoa

Data author

64502 France

Ratings and reviews

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Caution!
We have no information on the difficulty of this circuit. You may encounter some surprises along the way. Before you go, please feel free to inquire more and take all necessary precautions. Have a good trip! 🌳🥾