
Igoera Leherra Mürkhüilla lepoan amaitzen da (37 km). Ezkerreko bi pistak utzi eta bide asfaltatu horizontaletik jarraitu (lehenago igaritako Oraateko ibar oihantsua eta Okabeko bortua ageri dira). 1,5 km egin ondoren, errepidea Sentsibile lepoaren hurbiletik pasatzen da (bihurgunea ezkerretara): bide asfaltatua hemen utzi. Eskuinetara 20 m belarretan egin ondoren, mendi-hegaletik doan gorriz eta zuriz seinaleztatutako bidezidorra hartu ezkerretara. Laster, Pellusegaineko iparraldeko hegalean, jaitsiera belarretan hasten da, bide bakarreko pista bihurritik. Bide harritsura iritsi, eta ezkerrera jarraitu, errepidea berriz aurkitu arte (40,3 km). Bide asfaltatutik 900 metroz jaitsi, eta gero eskuinera igo bide harritsu berritik. Hau da biltegira eta antena errepikatzaileetara iristeko azken oinazea. Antenen aitzinetik pasa eta belarretan zehar jarraitu Organbidexkako gailur-lerroan. Haizeak okertutako pagoen hurbiletik segi eta, gailur-lerroaren amaieran, ezkerretara oihanean jaisten den bidexka aurkitu. Jaitsiera aldapatsua zintzur batean amaitzen da (kontuz) eta mendi etxeen arteko errepidera heltzen da, Bagargiko aparkalekura iritsi aitzin.