
Oraateko lepoa iragan (21,2 km) eta pareko bide asfaltatuan beherantz abiatu. 300 metro beherago, eskuineko oihan-bidea hartu (“Iratiko etxeak” – “Casas de Irati” GRT09 seinalea). Goranzko zati laburraren ondoren, Y-n (21,9 km), ezkerreko bidea hartu. Oihan-zeharkaldi luzea hasten da, errei bakarreko pistatik, Ahuntzbideko gailur-lerroaren azpian. Bidezidorra gorantz doa pixka bat, gero beherantz egiten du berriro, bi bihurgune itxirekin (23,5 km) eta ondotik zuzen jarraitzen du. Iratze argigunetik pasatzean, eskuineko GRT seinalea (mendiko ibilbide luzeak) utzi eta pareko oihan-bidetik jarraitu. Jaitsiera azkarra eta zuzena da, baina adi egon, oraindik eskuinera egin behar baita angelu zuzenean oihan barnean (24,2 km), bide malkartsu eta estu berria hartzeko. Pasabidearen amaieran, ezkerreko bigarren bidea hartu errekara iristeko. Erreka ibitik iragan eta beste ertzera igo, eskuinera beherantz doan Oraateko errepidea aurkitzeko. Iratiko errepidearen bidegurutzean (25,2 km), erabat eskuinera hartu eta Irati errekaren ondoko errepidetik jaitsi. 100 metro igo ondoren, Y bidegurutzera iritsi.