Alert

Alerts

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show

Oups... It would appear that Cirkwi does not have permission to use your location.

Presentation
Description
Map
Steps
Points of interest
Ratings and reviews
See around

13 - Maidalena VTT

VTTXIB13-T2-BVK_9163
Credit : Bruno Valcke

Description

Maidalenera igo ez den Zuberotar bakar bat ote dea? Atharratze gainetik begiratzen duen muino honek bere kaperaren zaindariaren izena darama eta Zuberoako ezinbesteko igoeretako bat da, begiratoki hau nonahitik ikusten delako eta eskaintzen duen ikuspegia bikaina delako. Beraz, Maidalenako maldak desafiatuko zituen BTT zirkuitu bat asmatu behar zen, indar egiteko eta begien gozamenerako. Horra, beraz, zirkuitu toniko bat, nahitaez fisikoa dena. Izan ere, bi aldiz igotzen da Maidalenara, behin hegoaldeko isurialdeko errepide asfaltatu eta aldapatsutik, eta bigarren aldiz Arrokiagako haraneko eta Saratsaga lepoko laburbide errazagoetatik. Maidalena bat igotzen baduzu, bigarrena eskaintzen zaizu! Baina ez izan beldurrik, pista sortu duenak jokoa gustuko du ere, badaki igoera zentzuzkoa dela soilik jaitsiera atsegina bada.

Technical Information

Mountainbiking
Difficulty
Hard
Duration
3h30mn
Dist.
28 km
Show more

Altimetric profile

Starting point

64470   TARDETS-SORHOLUS
Lat : 43.117317Lng : -0.864183

Steps

image du object
2

Maidalenako tontorretik Arrokiagaraino

Maidalena mendiaren tontorrean (7,5 km), lehenik eta behin, bihotz-erritmoa jaitsiarazi beharko da bistaz gozatuz, bikaina baita (orientazio-mahaia). Ondotik, igoerako bidetik jaitsi 300 metroetan eta, bigarren bihurgunean, bide asfaltatua utzi eta ezkerrera jaisten den bide aldapatsu eta zuzena hartu (metalezko hesia). Malda delikatu horren oinean, elorri bakartiaren ondoan (Lexegietako lepoa), eskuinera hartu etxola isolaturantz, eta segidan ezkerreko bidexka horizontala. Horrela, muinoaren eskuinaldetik joan. Justu bidexka lurtsua ezkerrera joan aitzin (9,1 km), kontuz ibili eta bide belartsuko eskuinaldetik jarraitu. Goi-ordoki txikian, parean jaisten hasi, bidexka bakarretik (kereta gorriaren ezkeraldera). Zuzen jarraitu lehen bidexkatik, eta ondotik, oihanean sartzean, metalezko hesia igaro (10,1 km). Hurtzurigaraiako etxeen parean, ezkerreko bidea utzi eta aurrera jarraitu metalezko bigarren atexka pasa eta gero. 300 m aurrerago, bide lurtsua utzi (hirugarren kereta) eta ezkerreko oihan-bidexka hartu (10,7 km). Pista bakarreko bide lautik jarraitu, eta, ondoren, jaisten jarraitu pareko pista harritsutik. Horrela, mendi-lepoko bidegurutzera iritsi (12,2 km): 20 m zuzen egin bide asfaltatuan, eta, ondotik, ezkerrera egin berehala, zuhaiztiaren goiko ertzetik jaisten den bide belartsutik. Bidezidor tekniko bihurtzen da, hainbat harkaitz-azaleratze ditu, eta horrek pilotatze-trebetasuna eskatzen du. Justu errepide asfaltatura iritsi baino lehen (13 km), eskuinera jo berehala, etxe eta egur-metaren artean, bidezidor kaotiko baina dibertigarriaren segida aurkitzeko. Arrokiaga herriaren atarian, jabetzaren azpiko bide belartsutik igaro, eta, gero, bide asfaltatutik, herriko etxeko plazara eta frontoira iritsi.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
5

Jaitsieraren azken zatia Atharratzerantz

Maidalena mendiaren mendebaldeko gailurreko bidegurutzean (22 km), abereen eusteko hespilaren azpian, pistaren bihurgunea alde batera utzi (Lakostakobordako bidea) eta bidexka harritsutik zuzen jarraitu. Bidea eskuinera doa azkar eta beherantz. Bidexka harritsuaren behealdean, Lakostako borda ttipiaren azpitik 20 metrora (22,6 km), ezkerreko oihan-xendran sartu. Teknikoa bilakatzen da progresiboki (blokeak) eta zuhaitzen artean jaisten da. Uraska ondoko atexka pasa eta bidezidor diskretutik jarraitu, eta gero, bide belartsurik, Y bidegurutzean, eskuinetara. Jaitsiera azkar batek zapalda batera darama. Han, itzultzeko tokia eta mahaiak daude (23,9 km). Justu aurriaren aurretik, sigi-saga doan bidexka jarraitu ezkerretara. Iratzedi batera gorantz doa pixka bat, eta gero mendi-hegaletik jarraitzen du Bizkaiabordaren gainaldean. Y bidegurutze bakarrean, ezkerreko bidea hartu (zuhaitzen azpian). Maidalenatik jaisten den bide lurtsura iritsi (25,1 km) eta eskuinerantz jarraitu. 700 m urrunago, ordoki belartsuan, zuzen jarraitu, gailur-lerrotik hurbil dagoen eta haritz zaharren azpitik igarotzen den bidexkatik. Abiadura moteldu Etxebesteko etxaldea zeharkatzeko, eta gero, etxaldeko sarbidetik jaitsi eskuinerantz. Kalbarioan, zuzen jarraitu bide asfaltatutik, Sorholüze auzora iristeko. D918 errepidea arretaz zeharkatu eta pareko bigarren mailako errepidea hartu (gero ezkerretara), Tramaren bidea, Atharratzeko aparkalekura itzultzeko.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter

Additional information

Balisage

orange

Typologie de l'itinéraire

Itzulia

Equipements

Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)
Orientazio-mahaia
Komunak

Thèmes

Natura (fauna, flora)
Erlijiozkoa

Data author

64502 France

Ratings and reviews

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Caution!
We have no information on the difficulty of this circuit. You may encounter some surprises along the way. Before you go, please feel free to inquire more and take all necessary precautions. Have a good trip! 🌳🥾