
Aroa garbi delarik, Maidalenak eskaintzen duen ikuspegia bikaina da, Bigorra eta Biarnoko lehen gailurretatik (Moulle de Jaut, Ger tontorra, Midi d 'Ossau-ko tontorra) Basabürüko gailurretaraino (Auñamendi, Lakhura, Binbaletako lepoa, Orhiko tontorra eta Eskaleta). Lapurdin, Iparlako gailur-lerroa, Baigura eta Artzamendi ikus daitezke ere (besteak beste...).