To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show

Oups... It would appear that Cirkwi does not have permission to use your location.

Description
Map
Steps
Points of interest
Ratings and reviews
See around

La Rhune - Larrun (Miramar) -

PLRV1065-T5-4295
PLRV1065-T3-4276
PLRV1065-T2-4235
PLRV1065-T3-4255

Description

Izan gaitezen usaiako edo noiztenkako ibiltari, Larrun gailurrerako ibilaldia saihestezina da, gailur hau hain orotan agertzen baita Lapurdiko paisaian. Egiazko erronka batzuentzat, oxigenatzeko ibilaldia besteentzat, ibiltari eta mendi lasterketazaleak erakartzeko iman bat izaten da Larrun, isurialde guzietatik igo daitekeena. Bidexka zut eta arrokatsuek ekipamendu egokitu bat ukaitera behartzen gaituzte, espartinak hondartzako zakuan egon daitezke, izatekotz, ibilalditik itzultzerakoan erabiliko baititugu. Zerua argi-argia delarik, ozeanoan sortzen den gailur honek eskaintzen duen ikuspegia oso zabala da, Landesetako hondartzetatik Pirinioetako lehen gailurretaraino. Arrazoi guziez gutiziatua den ikuspegia, hara nondik datorren publiko kopurutsu eta nabarra, tren ttipiko bidaiariak eta mendiko lasterkariak nahasten direla eta.

Technical Information

Walking
Difficulty
Hard
Dist.
9.5 km
Show more

Altimetric profile

Starting point

64310 ASCAIN
Lat : 43.34837Lng : -1.62214

Steps

image du object
1

Aparkalekutik “aranondoko” bidegurutzera

Harrobien aparkalekuaren gaineko zatian (135 m - komunak), eskuin hartu, oihanean lehen bihurgune bat marrazten duen bidexkan. Doi bat gorago, bide zabala moztu eta parean igotzen segitu bidexka arrokatsuan. Bide zabal batera heltzen da, igotzean segitzen dena, otez eta iratzez apaindutako patarrean bihurgune handi bat marrazteko. Gero, Iturriederreta ibarxkan sartu; handik Larrun gailurra ikusten dugun. Bide zabalean segitu etxola bat eta bi pago iragan ondotik.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
2

Ihizelai eta Miramar goi-zelaietan

Erreka baten pasabidean (aranondo eta ezponda), bidegurutze batera heldu (388 m): parean den bidexka utzi eta eskuin segitu bide zabalean. Borda baten ondotik, artzain-ibarxka bat eskuinaldetik igo, Larrunera eta itsasbazterrerako ikuspegiarekin. Ondotik, Ihizelai goi-zelaia ezkerretik zeharkatu, zuhaitz lerro batera hurbiltzeko. Errekasto bat eta gero (518 m), nekosta zokotik ezker ibili eta bide zabalena segitu (eta eztiena). Kapera baten ondotik pasatu eta, hurrengo Y gunean, ezker, pinu landako goi-buruan den bidea hartu, kasko borobildua iragan arte.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
3

Errepausu lepoa eta Larrunerako azken igoaldia

Bidexka batzuen elkargunera iritsi (550 m), ibi lauzatutik hurbil: eskuineko bidexka hautatu, iratze artean. Bi minututan, Errepausu lepora iristen da (574 m); ezkerreko bidexkan segitu, Larrunen parean. Bidexka argigune batetik igotzen da, eta azken zuhaitzen heinean, eskuinera doa azken igoaldia hasteko, agerian. Bide nagusiko bihurgune erregularretan egon, lauza lodiz hornitua. Bukaeran, taulatxo hori batek lurrezko bidexkatik zati zutenean bukatzeko seinalatzen du, bi koloreetako antena begiztatuz. Tren ttipiko burdinbidea zeharkatu eta eskailerak igo orientazio mahairaino.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
4

Errepausu lepora itzultzea

Larrunek eskaintzen duen ikuspegi zoragarriaz eta bere terrazetaz gozatu ondotik (905 m), ibilbide beretik jaitsi (bihurguneak moztu gabe higadura murrizteko) Errepausu leporantz (574 m). Lepoan, iratzedian den bidexka berriz hartu eskuin, hurrengo bidegurutzeraino.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
5

Iturriederreta ibarxkatik jaitsi

Ibi lauzatutik hurbil den bidegurutzean (550 m), aldi honetan ezkerrean utzi igoaldiko ibilbidea eta erreka eskuinaldera zeharkatu. Segidan, ezkerrera joan zuhaitzen azpitik, bidexka seinalatua segitzeko (“harrobien” norabidea). Oihan misto batean jaisten da eta, ondotik, kasko borobilduaren gainera jaisten, uharri eta harri mokorren artetik. Behereko zatian, erreka baten ezkerreko hegira pasatu ikuspegi zabaleko bidexkan segitzeko. Horrela, aranondotik hurbil, etortzerakoan hartu duzun bide zabala berriz topatzen duzu; zuzen jaitsi aparkalekura itzultzeko.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter

Points of interest

image du object

Etxola

Larrungo hareharri mokorrez osatutako paretak, harri zabaleko lauza zabalak zurezko zureri sendo baten gainean pausatuak, etxola noiztenkako olha bat da, luzaz abeltzainek erabiltzen zutena. Oinarrizko aterpea baina oso baliagarria, betidanik artzainari eskainitako goiko lur horietan.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object

Miramarko kapera (3,3 km)

Kapera ttipia eta diskretutik hurbil, atseden hartu Miramarko goi-zelai zintzilikaturako ikuspegi orokorraz gozatzeko. Egiazko balkoi bat ozeanora, herria eta gailurraren artean, amestera gomitatzen gaituen mendi zoko batean.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object

Obeliskoa, Eugenia de Montijo-ren omenaldiz

Napoleon III.aren esposa zen Eugenia de Montijo enperatrizari anitz gustatzen zitzaion Euskal Herria, bere jatorrizko Espainiatik hurbil, eta maiz egoten zen Biarritzen, bere zerbitzariez lagundurik. Ibilaldi bat antolatu zuten, oinez eta mandoz, 1859ko irailaren 30ean; obeliskoak epopeia hura du goresten.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object

Pudinga mokorrak

Larrungo hareharri gorriez bestalde, pudinga formazio arrokatsuak ere mendigunearen ezaugarri enblematikoak izaten dira. Arroka detritikoak dira (edo konglomeratuak), erreketan biribilkatutako eta sakonera ttipiko zuloetan sedimentutako uharriz osatuak, buztin oinarrizko zementu natural batekin.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object

Eremu hezeak eta jale handiak diren landareak

Bideen elkargunean, etengabeko jariatze batek eremu heze baten mantentzea segurtatzen du. Goroldioek eta esfagnoek lur arola estaltzen dute, baina eguzki-ihintz batzuk ere aurki ditzakegu, babestuak diren landare ttipiak, zeinen berezitasuna intsektujaleak izatea baita.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter

Additional information

Balisage

Trait - Balisage directionnel sur supports locaux

Typologie de l'itinéraire

Itzulia

Equipements

Ur-gunea
Komunak
Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)

Thèmes

Natura (fauna, flora)

Data author

64502 France

Ratings and reviews

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Caution!
We have no information on the difficulty of this circuit. You may encounter some surprises along the way. Before you go, please feel free to inquire more and take all necessary precautions. Have a good trip! 🌳🥾