Erreka baten pasabidean (aranondo eta ezponda), bidegurutze batera heldu (388 m): parean den bidexka utzi eta eskuin segitu bide zabalean. Borda baten ondotik, artzain-ibarxka bat eskuinaldetik igo, Larrunera eta itsasbazterrerako ikuspegiarekin. Ondotik, Ihizelai goi-zelaia ezkerretik zeharkatu, zuhaitz lerro batera hurbiltzeko. Errekasto bat eta gero (518 m), nekosta zokotik ezker ibili eta bide zabalena segitu (eta eztiena). Kapera baten ondotik pasatu eta, hurrengo Y gunean, ezker, pinu landako goi-buruan den bidea hartu, kasko borobildua iragan arte.