1930eko hamarkadan eraiki eta 1999an zaharberriturik, zentro honek "belle époque" garaiko estilo xarmagarria eskaintzen du, Jean-Michel Wilmotte arkitektoak ezin hobeki arramoldaturik.
Itsasoari begira, enpresa-jardunaldiak, mintegiak, kongresuak eta erakusketak antolatzeko leku bikaina da.
7 solairuko lurpeko aparkaleku batetik hurbil, kanpoko atari batetik sartzen gara. 477 lekuko entzun-aretoa eta 2000 m²tan 9 gela moldagarri eskaintzen ditu.
Atlantikoa Gela "La Rotonde" deituriko gela biribilarekin lotzen da. Prestigiozko ekitaldientzako gela honetan 1000 lagunek bazkal dezakete, eta antolaketa errazteko hornitzaileek sarbide zuzena dute kanpotik.
Muséal guneak goi mailako arte erakusketak har ditzake.
+33 5 59 22 37 10
rendezvous@destination-biarritz.fr
www.destination-biarritz.fr/congres-et-affaires/espaces-congres-expositions-spectacles/le-bellevue/
Frantsesa
Ingelesa
Espainola
Ordainketa Txartela
Txekeak
Diru-isuriak
Ikuskizun-aretoa
Date de début : 01/01/2025 00:00:00
Date de fin : 31/12/2025 00:00:00
Prix : 0€
Oui