



“Herriko etxetik frontoira ezkerreko aldetik joanez, behereko aldean neurri handiko mural bat atzematen dugu. Picassoren “Gernika” margolanaren erreprodukzio bat da, nahiz eta jatorrizkoa baino ttipiagoa den (5,43 x 2,24 m, jatorrizkoa 7,77 x 3,49m-koa delarik).
Lan hau Axuria’arte elkarteak burutu du eta, karia horretara, okupatzen duten galeriaren jarraipenean den lorategiari “Gernika Plaza” izena eman diote. Erreprodukzio leiala den obra hori egiteko behar izan diren bi hilabeteetan zehar, hamar bat artistek haien pintzelak dantzan eman behar izan dituzte. 1937an Gernikan izan ziren gertakarien 80. urtemugak ordezkatzen duen sinboloaz harago, herriak euskal errefuxiatuei harrera egiteko duen tradizioa omentzeko molde bat da artista hauentzat.
Testu eta argazkia ©Jean Pouyet
sare@otpaysbasque.com
Date de début : 01/01/2025 00:00:00
Date de fin : 31/12/2025 00:00:00
Prix : 0€
Frantsesa