



Bidaxunetik 10 km-ra eta Bearnotik biziki hurbil, harkaitz baten gainean altxatzen den Erangoko eliza Monumentu Historiko gisa sailkatua da. XIII. mendekoa, honen eraikuntza Compostelako Donejakue bidearekin lotua izateaz gain, Erango, Tourseko ibilbideko erromesaldiaren etapa garrantzitsua da. Jatorrian “Epitat Nau” priore-etxe ospitaleari eratxikia, Arte Erromanikotik Arte Gotikorako iragatearen lekuko da, hiru ganga formakoko hormartedun nabea bost alaka dituen sabaiarekin bukatzen baita. Sartzean den oroitarri diskoidal biziki ederrak harrera eginen dizu. Barnealdea, Maumejan Paueko beiragile ospetsuak eginiko beirate batek, bataio-iturri apaindu batek, zizelkaturiko kapitelak eta Sordeko elizan inspiraturiko koruaren mosaiko batek nabarmentzen dute.
+33 5 59 56 03 49
bidache@otpaysbasque.com
www.en-pays-basque.fr/territoires-et-destinations/le-pays-charnegou-ou-xarnegu/le-pays-de-bidache/
Date de début : 01/01/2025 00:00:00
Date de fin : 31/12/2025 00:00:00
Prix : 0€
Frantsesa