Ziburu, xarma eta tradizioa adierazten duen Euskal Herriko herria, marinelen eta artisten herria da oroz gainetik. Arrantzale eta ontzijabe herria, 1660ean Luis XIV. ezkondu zelarik bizi izan zuen bere ospe garai garrantzitsuena. Historiaz beteriko iragan hori kontatzeko, bisita komentatu tematiko anitz eskaintzen dira.
Ziburuk, sailkatuak diren monumentu anitz du: 1630 inguruan eraikia izan zen eta Mazarin Kardinalari harrera egin zion Maurice Ravelen sortetxea, 1611n fraide frantziskanoek eraiki zuten Errekoletoen komentua, Sokoako gotorleku ospetsua, Donibane Lohizuneko badiaren gainetik kokatua den Bordagaineko Dorrea, Andre Mariaren kapera, San Bixintxo eliza, Joseph Hiriart arkitektoak eraiki zuen Leihorra Apaindura Arte etxea…
Date de début : 01/01/2023 00:00:00
Date de fin : 31/12/2023 00:00:00
+33 5 59 47 64 56
ciboure@otpaysbasque.com
Frantsesa
Ingelesa
Espainola
Office de Tourisme Pays Basque
Email : newsletter@otpaysbasque.com