



Baionatik hegoalderantz, Ainhoa Lapurdi eta Nafarroaren artean kokatua da. XII. mendeko bastida herri hori plan original baten arabera antolatua da: etxeak karrika zabal eta bakar batean lerrokatzen dira; herriaren eremua, baratze eta laborantza lurrak barne, litsetan banatua da. Bi plazek herria zabaleran handiagotzen dute, haietariko batek eliza (XIII. eta XVI. mendeak) eta hilarri diskoildaleko hilerria dituelarik.
Gehienak XVII. mendekoak, Ainhoako etxeak lapurtar estilokoak dira. Zurbeso ageriko aitzinaldeak eta baratzera buruz diren balkoiak agertzen dituzte. Frantziako herri ederrenetako gisa sailkatua, herriak auzo desberdinak ditu, Dantxariakoak Nafarroarekin muga egiten duelarik. 389m-ko goratasunean Arantzetako Ama Birjinaren kaperak kosta Atlantikora begirako panorama eskaintzen du.
+33 5 59 29 93 99
ainhoa@otpaysbasque.com
Date de début : 01/01/2025 00:00:00
Date de fin : 31/12/2025 00:00:00
Prix : 0€
Frantsesa
Ingelesa
Euskara
Espainola