


“Les Trois couronnes - Mickey" Kluba Donibane Lohizuneko hondartza handian, badiari begira dago, talasoterapiaren ezkerrean. Klubak jarduera ugari eskaintzen ditu, baita denbora librea ere, material egokiarekin: baranda handia 5 txirristekin, leriak, soinketa aparatuak, sokak, jauzitokia, 2 ping-pong mahai eta 2 volley-ball zelai. "Les Trois couronnes - Mickey" hondartza kluba eta "le journal de Mickey" aldizkaria elkarlanean ari dira. 3 urte baino gehiago duten haurrak hartzen dituzte. Begirale diplomadunek eskaintzen dituzte animazioak eta jokoak. Igeriketa klase partikularrak "BEESAN" diploma duten igerizainek ematen dituzte. Prezioak apalduz doaz: astea, hilabetea, eguna, egun erdia. Eguna bukatzean opari anitz eskaintzen dira. Mickey klubean opor zoriontsu eta alaiak pasatuko dituzu.
+33 6 69 00 30 44
www.clubles3couronnes.fr/
clublestroiscouronnes@hotmail.com
Frantsesa
Alemana
Ingelesa
Euskara
Espainola
Durée moyenne de la visite individuelle : 120
Txekeak
"Cheques Vacances" onartuak
Diru-isuriak