



Donibane Garazitik 2 km-ra duzue Abotia etxaldea. Bertan egiten dituzte Irulegi deiturako arno beltz, gorri eta xuriak. Mahastiak Izpuran dituzte: batek arno beltz eta gorriak ematen ditu, eta besteak xuria.
Arno gorri eta beltzen mahastiak Arradoi mendiko malda xutetan kokatuak dira, hego bete-betean, terrazetan antolatua, arroken erdian. Maldak %70eko desnibela du batzuetan. Mahatsondoek baldintza ezin hobeak dituzte mahats mulko ederrak emateko. Arno xuria ematen duena ordea jauregi baten eta XIII. mendeko elizaren artean babestua dago, hegoaldera begira eta hau ere terrazetan antolatua. Abotia bi mahastien artean dago. Hor egiten dira arnoa eta bisitarien harrera.
+33 5 59 37 03 99
+33 6 79 94 23 98
+33 5 59 37 23 57
abotia@wanadoo.fr
Oui
Ordainketa Txartela
Txekeak
Diru-isuriak
Frantsesa
Euskara
Espainola
Dégustation gratuite
Dégustation gratuite
Durée moyenne de la visite de groupe : 60
Durée moyenne de la visite individuelle : 30
Langue(s) de visite guidée : Frantsesa