









Larlako meategiak Errobiko Ibarrean, Baionatik 40 km-ra eta Donibane Garazitik 15 km-ra den Arrosa herrian daude. Larla mendia Pirinioetako burdin meategi zaharrenaren kokalekua da. Natura eremu gogoangarri horretan gune arkeologiko bat deskubrituko duzu.
Oinezko ibilbiderako bi bidexkek ongi zaindua izan den ondare arkeologiko aberatsa ezagutzeko parada emanen dizute: burdin meategien guneak lur azaleko 3 km-ko ematze lanak agerian ditu gaur egun ere, erromatar garaiko metalgintzako 60 bat tailer, galerietarako sartzeak, garraio bideak… Larlako meategien interpretazio bidexkak: Deskubritze bidexka: iraupena 1:45 oren – distantzia: 3,2 km – desnibela 180m. Meatzarien bidexka: iraupena: 4:30 oren – distantzia: 6,4 km – desnibela: 550m
+33 5 59 37 72 69
mairie.arrossa@orange.fr
www.mines-larla.fr
Frantsesa
Euskara
Durée moyenne de la visite de groupe : 120
Durée moyenne de la visite individuelle : 120