
Metalezko elektrika habearen oinean (12,1 km), Sügarretako bidea utzi eta eskuineko zeharkako bidexka hartu. Beherantz doa berehala, bihurgunetsu eta malda handian Sügarretako haranerantz. Iratzeditik ateratzean, pista, iratze eta ote artean hasten den bidexka zaharra bilakatzen da. Ezkerrera joan eta Sügarretako ibarxkaren ezkerraldetik jarraitu. Lehen kunboaren ondotik, bidezidorra ildo sakon eta estu batek urratutako tarte aldapatsu labur batetik jaisten da, eta bihurgune handi batean amaitzen da (bizikletatik jaistea gomendatzen da). Gero, beste bi kunbo zeharkatzean, tarte heze eta harritsuak dituen oihan-bidezidorretik jarraitzen du ibilbideak. Ondotik, soilgune bat zeharkatu eta hesiz inguratutako pentzearen eskuinaldetik igarotzen da. Behealdean, bidezidor erabilgarria (*) bigarren mailako errepide batera iristen da. Ezkerrera jarraitu Ligira itzultzeko. Orduan, elizaren eskuinetik jaitsi, Laminen zubira eta herriko etxearen aparkalekura iristeko.
(*) Zuhaitz-enbor handi bik bidezidorra mozten dute azken jaitsieran. Mozketa-lanak aurreikusiak dira, bidexka berriz ere bizikletatik jaitsi gabe ibiltzeko modukoa izan dadin.