
Iratze arrunta oso hedatuta da Euskal Herrian, bereziki Erretzü ibaiaren hegoaldeko isurialdean. Iratze honek argiz betetako soilguneak edo egur mozketa-eremuak kolonizatzen ditu. Horregatik, landare eguzkizaleetan sailkatzen da (Helios, eguzkiaren jainko greziarra zen). Bere ugalketa asexuala da errizomaren adarkatzearen ondorioz, eta toxikoa da animalientzat. Horregatik abiadura handian hedatzen da.