
Goihenlephoko haritz bakartiaren ondoko bidegurutzera iritsi (10,9 km): ezkerrera hartu, hesiaren
bazterretik igo (oinezkoen bidezidorra utzi), eta, etxolaren (taberna) eta errekatxoaren ondotik, segi mendi-hegaleko bidezidorretik, Hargibele tontorraren parean (Atharratze inguruko mendiak ikusten dira). Hurrengo zapaldan (11,6 km), bidezidorra utzi eta eskuin segitu belarretik, ordokiaren amaiera aldera, hortik 100 metrora. Gero, eskuinera jo bidezidorraren hasiera aurkitzeko; iratze artean jaisten da bihurgune handi bat marraztuz. Hurrengo konkorrean, pareko pista berritik jarraitu. Lehenik laua da eta gero zuzenago jaisten da. Behean (12,5 km), joanerako bidera iristen da; eskuinerantz jarraitu haranaren zolan, hasierako errepide txikira eta Atharratze erdialdera berriro iristeko. Burdinerian, plazaraino joan zuzen (farmazia). Ondotik Rancot karrikartea hartu, latsagiko aparkalekura iristeko.