
Zunharreko elizan (4 km), arnasa hartu eta gero zuzen jarraitu etxeen artean eta, landetxearen izkinan, ezkerreko errepidea hartu Lakarrirantz. Balkoi formako errepideak Alozeko ordokira eta Maidalenara ematen du eta, maldan gora leporaino, bidegurutze bateraino eramaten zaitu (5,3 km): eskuin jarraitu Lakarriko errepidetik, mendi mazelan zehar. 500 m urrunago, bide asfaltatua utzi eta ezkerreko bidexka hartu (pasatu ondotik kereta itxi). Bidezidorra estu eta malkartsu bilakatzen da beraz, baliteke bizikleta pixka bat bultzatu behar izatea. Ondotik, oihana zeharkatu, bigarren atexka igaro eta bide asfaltaturaino jarraitu (6,7 km): bide beretik jarraitu ezkerrerantz 700 m-etan zehar.