Alert

Alerts

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show

Oups... It would appear that Cirkwi does not have permission to use your location.

Description
Map
Ratings and reviews
See around

San Antoni eta Oxkaxeko galur-lerroak

VTTXIB03-T4-BVK_9217
Credit : Bruno Valcke

Description

Ehüsako lepoko goi-ordoki belartsuan (16,7 km), ezkerretara doan GR seinalizazioa utzi eta eskuinetara goranzko pista nagusia hartu, kaperarantz. Muinoaren hegoaldeko mazelan sigi-saga egiten du eta gailurrera hurbiltzen zaitu. Justu kaperaren azpian, ezkerreko bidexka hartu bertara iristeko (18 km). Kapera ezkerraldean utziz, arrasto belartsutik segitu gurutze berderantz, eta, ondoren, gailur-lerroko bidexka ederretik jaisten hasi. Gero, pista segitu 400 metroz eta, hesiz inguratutako belardiaren izkinan (18,9 km), kasu egin eta eskuineko bidexka belartsu berria hartu. Beste konkor batetik igarotzen da eta, ondotik, beste hegaletik jaisten da (pista bakarreko bidexka dibertigarria). Hesiz inguratutako bigarren belardiaren izkinan, zuzen jarraitu bidexkan. T bidegurutzean (20 km), eskuinera hartu bidezidor ludiko eta azkar berritik. Atexkatik pasa, eta, 100 metro geroago, kasu egin eta ezkerrera joan (20,8 km), goranzko bidexka berritik. Oihanetik azkar ateratzen da eta zelai batetik igotzen da. Zurezko atexkaren ondoren, eskuinera doan zeharbide belartsua hartu, Oxkaxeko lepoko bideraino (D918). 700 metroz jaitsi eskuinera, eta ezkerrera jarraitu Ixuregiako bidezidor asfaltatutik (22,2 km). Laster, mendi-lepoan, eskuineko pista harritsua hartu, zeharbidean (Pagola ageri da). Errepidea moztu eta bidezidor ia horizontaletik zuzen jarraitu. Lehen konkor bat saihesten du eskuinetik, gero hesiz inguratutako belardi bat ezkerretik, gailur-lerrotik ahal bezain hurbil egonez. Gaztelüzarreko gopoilaren parean (24,5 km), ezkerrera jaisten den bide zabala utzi eta eskuinetik jarraitu oppidumaren azpitik igarotzen den bidezidorretik. Ezponda bazterretik joan eta, beste aldean, San Gregori kaperaren oineko mendi-leporaino jaitsi (bi uraska).

Technical Information

Lat, Lng
43.17825-1.0044
Coordinates copied
Point of Interest updated on 09/01/2026

Altimetric profile

Data author

64502 France

Ratings and reviews

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Caution!
We have no information on the difficulty of this circuit. You may encounter some surprises along the way. Before you go, please feel free to inquire more and take all necessary precautions. Have a good trip! 🌳🥾