
Garindaineko elizaren oinean (3,3 km), eskuineko kalea hartu, Eihartxia auzorantz. Konkorraren gainaldean, Eihartxia norabidea jarraitu eskuinetara Merkapideko bide asfaltatutik. Etxeen ondotik, errepidea 300 metrotan gorantz doa (gehienez % 18) eta azken etxe berritu batera iristen da: zuzen jarraitu bide belartsutik, eta gero zuzen metalezko atexkatik haratago; haran osoa erakusten duen muinorantz igo. Haritz handi bat den Y bidegurutzean, (5,5 km), laster jaisten den ezkerreko bidexka lurtsua aukeratu. Lehen jaitsieraren amaieran, erabat eskuin hartu, GR seinaleztatutako bidexkatik. Bidexka harritsua bilakatzen da eta kunbo batera jaisten da abiadura handian. Sortheraborda auzoan, ezkerreko errepidea hartu 400 metroz, eta aurrera jarraitu gorantz. Hurrengo bidegurutzean (7,4 km), ezkerrera joan Landran landa- kanpalekuaren bazterretik pasatzeko, eta ondotik eskuinera hartu, kanpalekuaren beheko izkinan, bide berri baten hartzeko. Jaitsi, erreka zeharkatu, eta beste ertzetik igo bidezidor teknikotik (erronka bat nahi?: ez jaitsi bizikletatik!). Auzo txiki batera iritsi: 100 m-etan segitu bidea eta gero, metalezko gurutzean, pareko bidezidor belartsutik jarraitu (zailagoa bilakatzen dena hortik aurrera). Behean, eskuineko errepidea hartu eta gero etxe artetik jaitsi. D918-ko stop seinalean, hartu ezker eta segidan eskuin D348 errepidea jarraitzeko Urdiñarbe erdiraino.