









Baionatik 25 km-ra, Gixune Herriak Aturri eta Biduze ibaien artean egiten dizu harrera. Burgua, gaur egun hondakin egoeran den eta Monumentu Historikoen zerrendan dagoen Agramondarren gazteluaren (XIV. mendea) inguruan eraikia da. Eraikina, urrunago ibaian murgiltzen den errekaren gainean da. Gixuneren bisitak, Donibane eliza eta Aturri-behereko hilarri diskoidalak dituen hilerria, XVIII. mendeko usategi bat edo harrizko portu tradizionala eta honen eskailerazko ontzitegia ikusteko parada emanen dizu, eta baita Biduzen ordokiaren bistaz gozatzeko parada ematen duen gaztelura igotzea ahalbidetzen duen Corisande bidexkatik ibiltzeko ere. Ibilbide batzuek tokiko natura eta kultura aberastasunak deskubritzeko aukera ematen dute: interpretazio panelak, ibilbide pedagogikoak Biduze bazterrean zehar, errepide zirkuituak, oinezko ibilaldiak…
+33 5 59 56 03 49
bidache@otpaysbasque.com
www.en-pays-basque.fr/territoires-et-destinations/le-pays-charnegou-ou-xarnegu/
Date de début : 01/01/2025 00:00:00
Date de fin : 31/12/2025 00:00:00
Prix : 0€
Frantsesa