





Baionatik 26 km-ra den herria, Bastida, gune estrategikotzat zuen Luis I. Nafarroakoak eraiki zuen 1312an: Aturriren ibaiadar den Arhan errekak ibai bidez itsasora iristeko parada ematen zion. Erreka babesteko betebeharra zuen Nau Preciada etxe dorrea eraiki zuen eta, ondoren, bastida. Euskaldun eta gaskoien bizileku, herria, joritu eta luzaz artisautzagatik (iltze eta txapelgintza) eta urteroko feriei esker ezaguna zen.
Gaur egun, Bastida, Frantziako herri ederrenetakoa da. XIV. mendeko kalostra duen Jasokundeko Andre Mariaren elizak zein Arkuen plazak eta lerrokatzen diren nafar eta lapurtar estiloko etxez osaturiko karrikek bisitatuak izatea merezi dute. Zurbeso berde edo gorriko etxe aitzinalde xuriek Euskal Herrian kokatua dela oroitarazten dute eta XVIII. mendeko hilerri israelitak berriz biztanleriaren nahasketatzea.
+33 5 59 29 65 05
labastideclairence@gmail.com
www.en-pays-basque.fr/territoires-et-destinations/le-pays-charnegou-ou-xarnegu/
www.labastideclairence.com
Frantsesa
Durée moyenne de la visite de groupe : 75
Durée moyenne de la visite individuelle : 75
Ordainketa Txartela
Txekeak
Diru-isuriak
Date de début : 01/07/2025 00:00:00
Date de fin : 30/09/2025 00:00:00
Prix : 8€