Baxe-Nafarroako mendi gunean, Donibane Garazitik 30 minutura, Iratiko bazter zoragarrietan, zatoz artzainaren lana ezagutzera. Jean-Michel artzain semea da eta bere lana eta Iratiko mendiak erakutsiko dizkizu. Familian edo bakarrik, ibilaldi hau denentzat da. Artaldera heltzeko, 40 minutuz ibili eta gero, Jean-Michel-ek erranen digu non jarri behar dugun artaldea korralera jaitsarazteko. Kontaketan parte hartuko duzu eta ardiak nola artatzen diren ikusiko. Azkenik, taldea etxolan elkartuko da, aperitifa hartzeko, eta etxaldeko edo tokiko mozkinekin prestatu bazkari on bat jateko (patea, zerrikia, Irulegiko arnoa, taloak, Ossau-Irati JDK sormarkako gasna, euskal bizkotxa, kafea). Artzainen munduaz oroitzapen zinez ona atxikiko duzu.
+33 6 11 77 65 62
ferme-peotenia.com
contact@ferme-peotenia.com
Frantsesa
Euskara
Espainola
Durée moyenne de la visite de groupe : 240
Durée moyenne de la visite individuelle : 240
Langue(s) de visite guidée : Frantsesa,Euskara,Espainola
Google Business : ferme peotenia
Facebook : ferme-peotenia.com
Instagram : ferme-peotenia.com
Txekeak
Diru-isuriak
Vignobles et découvertes
Oui
Date de début : 03/06/2025 00:00:00
Date de fin : 30/09/2025 00:00:00
Prix : 0€
Prix : 18€
Prix : 10€
Prix : 27€