
Barkoxe herri xarmagarritik abiatuz, kilometro gutxiko zirkuitu honek, all-mountaineko BTT kontzentratua eskaintzen du. Haranaren hondoko ibilaldi bukoliko txiki hau Paradisea auzotik igaroko da lehenik! Gero, ondorengo igoera luzea infernua dela erran gabe, 400 metrotik gorako desnibeldun igoera sendoa izango duzu zain, zati gogor batzuekin. Ahargo tontorrera eramanen zaitu eta handik ikuspegi bikaina ikusteko aukera izanen duzu. Lehortu bekokiko izerdia eta begiratu panorama, Biarnoko gailurretatik Lapurdiraino. Gero, sar zaitez zuzenean Barkoxera doan maldan, behi-isurialdean zeharbide tekniko bati ekin aurretik. Azkenik, oihanaren intimitatean, bidezidor bihurri batek amaiera jostagarria eskaitzen du Barkoxeraino.
orange
Itzulia
Natura (fauna, flora)