
Maule eta Atharratze artean, Ühaitza haran lasaiaren ezkerraldean, BTT zirkuitu erraz hau ezin hobea da inguruko bidezidorren eta paisaien potentzialari neurria hartzeko, edo pare bat ordutan ateraldi baten partekatzeko. Hankak eta bihotza probatzeko igoera batzuk egongo dira, baina, ibar oihantsuen eta muino panoramikoen arteko txandakatzeari esker, Idauze-Mendiko haranetik Urdiñarbekora igaroko gara azkar. Gainera, bista ederrak ikusi ahal izango ditugu ahalegin handirik egin gabe. Horrela, Maidalenako kaperaren, San Antoniko kaperaren eta Ithe Arbailaren artean kokatu ahal izango gara, eta urrunean piramide-formako Auñamendiren tontorra ikusiko dugu. Eta zeharkaturiko herri eta herrixkek zuberotar nortasuneko eraikin ederrak erakusten dizkiete ondarezaleei.
orange
Itzulia
Natura (fauna, flora)
Erlijiozkoa