Ibilaldi eder honek Aritzakungo herri abandonatura darama. Itsusiko Harri ikusgarrien eta Irubelakaskoaren artean kokaturik dago Aritzakun. Herri horretan, 1950eko hamarkadan, 35 bizitegi zeuden. 80ko hamarkadatik goiti hustu zen bereziki. Gaur egun, herria arras ongi zaindua da, eta etxe batzuetan oraindik ere jendea etortzen da udako sasoian, oporretara. Ibiltariak lasaitasuna aurkituko du Aritzakungo ingurune berezian.
Aparkalekutik, hartu azkar jaisten den bide mundrunatu bat, eta 500 m ibili. Baztango erreka zeharkatu, zubi gainetik. Etxe baten ezkerretik joan, eta segitu oihanpe eder batean sartzen den bide zabaletik. Bidea errekaren gainaldetik pasatzen da, eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu Itsusiko Harrietara. 3,5 km ibili ondoan, bide-adarkatze batean, joan ezkerrera. 1,8 km ibili, errekaren eta pentze batzuen bazterretik. Bidegurutze batean, joan eskuinera, errekara iritsi eta hura zeharkatu. Harresi apal bati jarraitu eta herri abandonatura iritsi.
Iragan ezazu herria, utzi bi etxalde ezkerrean, eta hartu eskuin zubixkatik pasatzeko. Itzulera bide beretik egiten da.
Ilbidearen bazterrean Baztango erreka mendiko erreka oso polita da. Elizondon (Nafarroa) hasten da, eta 12,6 km urrunago, Bidarraiko Errobin isurtzen da. Habitat naturala da, eta espezie garrantzitsu anitz biltzen ditu, hala nola igaraba eta ur-zozoa.
Ibildearen bazterrean Itsusiko Harrietako ezponda altuetan sai arreen kolonia handiak bizi dira. Ibilaldi horretan ohikoa da buruaren gainetik saiak hegan ikustea, arroka pareta horietako habietara sartzen baitira.
1950eko hamarkadan oraindik jendea bizi zen; baina, egun, Aritzakungo herrixkan, ez da nehor bizi. Hala ere, herria arras ongi zaindua da eta hara joaten diren ibiltariek atsegin handiz bisitatzen dute. Izan ere, Baztango errekaren bazterreko leku gustagarria da, eta plazan pilotan joka daiteke.
Troncon 1: VTT Troncon 2: VTT Troncon 3: VTT et GR10 Troncon 4: VTT Troncon 5: VTT
Joan-etorria
Natura (fauna, flora)