To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show

Oups... It would appear that Cirkwi does not have permission to use your location.

Description
Map
Steps
Points of interest
Ratings and reviews
See around

Mondarrain et Artzamendi

CAPB ARTZAMENDI IMG_2768 (1)
PLRV1017troncon3-2
PLRV1017troncon3-1
PLRV1017sirtaqui4

Description

Muino eta mendien arteko ibilbide eder hau mendian ibiltzeko usaia duten jendeentzat da. Ibilaldi luzean, Mondarraineko gailurretik eta gero Artzamenditik, bi ikuspegi ederrez gozatzeko parada izanen duzu. Gainera, bertako animaliak ezagutuko dituzu ere, hala nola betizuak, pottokak, manexak eta Akitaniako behi gorriak. Abere horiez gain, fauna eta flora aberatsa dago ere. Bestalde, ibilbidearen erdian dagoen Esteben Borda jatetxean bazkaria eta pausa egin daitezke, eguneko bigarren igoera hasi baino lehen. Artzamendiren ondotik, harantto basati baterantz doan jaitsierak ibiltaria liluratuko du. Azkenik, Atekagaitzeko errepide ederrean bururatzen da itzulia. Kirolari ausartenek ibilbide hau korrika egin dezakete, mendiko lasterketa baten moduan.

Technical Information

Walking
Difficulty
Hard
Duration
8h30mn
Dist.
24 km
Show more

Altimetric profile

Starting point

64250 ITXASSOU
Lat : 43.33177988009Lng : -1.4123793886883

Steps

image du object
1

Itsasuko herritik Legarreko lepora

Aparkalekutik atera, eta errepidean, joan eskuinera. 170 m ibili ondoan, bidegurutzean, hartu pareko errepidea. Gero, 200 m urrunago, bide-adarkatzean, joan eskuinera. Zubia zeharkatu eta joan ezkerrera. Errepidearen bukaeran, oihanpe batetik doan bidetik jarraitu, bidegurutzera iritsi arte. Eskuinera eta gora doan lehen bidexka hartu. Bidexka lehenik zabala da; gero, hertsitzen da, pentzeen artetik pasatzen da, eta oihanpe batean sartzen da. Ezkerreko hormatxo baten bazterretik 100 m ibili. Gero, bihurgune batean dagoen errepide batera iritsi. Ezkerrera igo. 200 m geroago, pentze batean, guti ageri den bidea hartu. Bide horretatik jarraitu, bihurgunez bihurgune. Gaztainondo oihantto baten heinean, utzi bidexka ezkerrean eta segitu eskuineko bidetik. Igoeran, utzi ezkerrera doan bidexka eta segitu bidetik zuzen. Bihurgune batera iritsi, eta bidetik segitu, eskuinera doan bidexka belartsu bat utziz. 50 m ibili, eta xeila baten heinean, joan eskuinera. Tuia hesi baten bazterretik ibili. Aitzina segitu, Legarreko lepora iritsi arte.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
2

Mondarraineko igoera

Errepidea zeharkatu. Hesiaren ondotik, joan bide zabaletik. Igo bidexka harritsu horretatik, Amezketako lepoan zuhaitz arraxintsuz osaturiko oihan batera iritsi arte. Zuhaitzen itzulia egin eskuinetik. Oihanaren bazterretik ibili, eta Mondarraineko gailurrera igotzen segitu. Igoera zuta da, eta pagadi eder batera iristen da. Orduan, erne egon, oihanpeko bidea ez baita agerikoa. Seinale horiei jarraitu. Oihana zeharkatu, harri mokorrez betea den eta zuhaitzek estali gabeko eremu batera iristeko. Bidexkak arroka pareta baten artetik igotzen den patar zutaren oinera darama. Bidetik joan. Gailurraren beherean dagoen ordokira iritsi. Arroka mokor handi batzuetarantz joan, ezkerrera. Arroka pareta baten bazterretik ibili, eskuinetik. Igoera labur bat hasi, elorri zuri eder baterantz. Hamarnaka metro geroago, Mondarraineko gailurrera iritsi.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
3

Zuharretako lepora

Gailurretik dagoen ikuspegiaz gozatu. Ondotik, ibilaldia segitu, baina beste aldetik joanez. Gurutzearen eskuinaldetik pasatu, eta jaisten hasi. Kontuz ibili lehen jaitsiera zatian, aski zuta baita. Arroka pareta baten ezkerretik joan eta arroka mokor altuen artetik doan bidexkatik segitu. Lepo batera daraman soropila jaitsi. Kabalendako korrale baten eskuinetik pasatu, eta arras ongi ageri den bidexkatik joan, mendi mazelatik. Elorri zuriz beteriko eta muino belartsu baterantz jaisten den eremua zeharkatu. Jaisten segitu, bide batera iristeko. Eskuinetik jarraitu, Zuharretako lepora iritsi arte.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
4

Eguzkimendiko lepora

Zuharretako lepoan bidexka bat baino gehiago daude. Erne egon beraz, eta GR10 errepidearen eskuinean, mendi mazelan, Bizkailuzeko gainerantz igotzen den lurrezko bidea hartu. Ondotik ibilbidea nabariagoa da. Tontor-lerroan ibili, hortik gehiegi urrundu gabe. 1,5 km ibili ondoan, tontor-lerroa zabaldu egiten da. Erne egon eta tontor-lerroaren goiko aldean ibili, mundrunatua den bide batera iristeko. Orduan, joan ezkerrera. Lehen bihurgunera iritsi eta bidetik jarraitu, eskuinera doan beste bidea utziz. Jaisten segitu eta Ezteben Borda jatetxe eta aterpetik hurbil pasatu. 250 m urrunago, joan ezkerrera, GR10 bidearekin hesia partekatzen duen bidetik. Errepidea berreskuratu ondoan, hortik jarraitu, Eguzkimendiko lepora iritsi arte.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
5

Artzamendiko igoera

Errepidea zeharkatu, eta lurrezko bide zabaletik joan. Bidean 100 m ibili, eta hartu ezkerreko bihurgunea, eskuinera doan beste bidea utziz. Hortik jarraitu, bi pentze-sartze dituen ordoki ttipi batera iritsi arte. Joan ezkerrera, GR10 bidearen ber-bera den bidexkatik. Bidea patarrean gora doa, oteen artetik eta hesi baten bazterretik. Pentze lurzatiaren bukaeran, joan ezkerrera, bidexka batetik. Errepide batera iritsi. Joan eskuinera, eta errepidean 2,5 km ibili, Artzamendiko gailurreraino.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
6

Bazkalekuetan

Bi hormatxoen artean dagoen radarraren eskuinetik joan. Erne egon eta seinaleei jarraitu, hori baita jaitsieraren hasieran bide onetik joateko molde bakarra. Batere agerikoa ez den bide belartsu batetik joan, eta 1,2 km ibili. Gero, lur azalean gaina hartzen duten harkaitzetatik hurbil pasatu. Han, bidea nabariagoa bilakatzen da, gisa bereko beste harkaitz batzuetara iritsi arte. Erne egon berriz, eta seinaleei jarraitu. Geruza meta baten itxurako arroka pareta baten bazterretik ibili, apalgune nagusiari jarraituz. Pasatu ezkerraldean dauden bi hondakin, eta segitu ibar-zilatutik behera. Hirugarren hondakin baten heinean, bide belartsu zabal batetik joan eta arroka pareta baten eskuinetik pasatu. Bide belartsu batean 360 m ibili. Eta ezkerretik jaisten hasi.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
7

Latseko ibarrerantz jaistea

Bidexka geruza meta baten itxurako arroka pareta baterantz doa, ote gune bat pasatzen du eta patar zutean jaisten da. Gero, mendi mazelako eremu lau batetik jarraitu. Litamendu bat zeharkatu eta bide bazterreko haritz baten ondotik pasatu. Ibarxkatik atera ondoan, bidea ezkerrera doa. Bihurgunearen ondotik, berehala, eskuinera doan bidexka utzi, eta zuzen jarraitu, bidexka lautik. Gailur borobildu batera iritsi, eta hortik jaitsi, korralera iristeko. Joan ezkerrera eta jarraitu mendi mazelako bidexkatik; lehenik lurrezkoa da, eta gero hareharri arrosazko blokeak ditu. Litamendua pasatu ondoan, bidea beste gailur borobildu baterantz jaisten da, eta elorri beltz handi baten ondotik pasatzen da. Urrunago, zumalakar zuhaixka ttipien artean, jaitsierako patarra zuta bilakatzen da, eta, gero, oihanpe batera iristen da. Ibilbideari jarraitu, eta bidexka zabal batera iritsi. Joan eskuinera. Bide-adarkatzeraino jaitsi, eta joan ezkerrera, eskuinerantz gora doan bidexka zabal bat utziz. 100 m urrunago, bide berri bat eskuinera doa. Bide hura utzi, eta errepidera iritsi.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
8

Herrira itzultzea

Errepidean, joan eskuinera. 2,3 km ibili, Latsea auzora iritsi arte. Pilotaleku bat pasatu ezkerraldean, eta errepide nagusitik jarraitu. Ezkerretara bihurgune bat egin ondoan, errepideak Errobiko haitzarte ederretik jarraitzen du, Atekagaitz izeneko leku ezagunetik. Haitzartetik atera ondoan, auzo bat zeharkatu. Bide-adarkatze batean, joan ezkerrera, eta, gero, lehen errepidea hartu ezkerrera. Aparkaleku baten ondotik pasatu, eta hura eskuinaldean utzi. 100 m urrunago, joan ezkerrera, oihanpeko bide batetik. 470 m ibili. Bidegurutze batera iritsi. Ibilbidea joanekoan ere hortik pasatzen zen. Beraz, kontrako bidetik joan, eta aparkalekura iritsi.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter

Additional information

Balisage

Tronçon 1: PR Tronçon 2: PR Tronçon 3: PR Tronçon 4: PR puis GR10 Tronçon 5: GR10 puis PR Tronçon 6: PR Tronçon 7: PR Tronçon 8: PR Tronçon 9: PR"

Typologie de l'itinéraire

Itzulia

Equipements

Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)

Thèmes

Natura (fauna, flora)

Data author

64502 France

Ratings and reviews

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Caution!
We have no information on the difficulty of this circuit. You may encounter some surprises along the way. Before you go, please feel free to inquire more and take all necessary precautions. Have a good trip! 🌳🥾