Haltsuko herrixka biziki ederretik abiatzen den ibilbide hau oso egokia da ibilaldi erraza eta itzaltsua egin nahi duten familientzat. Udako egun beroetan, haritz lepatuen artean, freskotasun pixka bat aurkituko duzu. Oihana arras atsegingarria da, eta harrigarria da inguruko bizitegietatik hain hurbil egonik ere oihanez inguratuta sentitzea. Gainera, naturan isolatutako Arraiako latsagiak ukitu originala ematen dio ibilbideari, eta garai bateko bizia nolakoa izan zitekeen ohartzeko balio du.
Elizaren pareko aparkalekutik, errepidean eskuinera joan, eta 80 m ibili. Ezkerraldean, Denentzat eraikina dago. Pasatu eraikinaren atzetik, oihanean sartzen den bidexka arras atseginaren hasiera aurkitzeko.
950 m ibili ondoan, bidebanatze batera iritsi. Joan ezkerrera eta jarraitu oihanetik.
Zubixka zeharkatu, ezkerrera joanez. Ez kasu egin eskuinera doan ""Bizkar Handi"" panelari. Orduan, bidexka pixka bat gora doa, eta auzogune batera iristen da.
Errepide batera iritsi. Joan eskuinera, eta 100 m ibili. Gero, joan ezkerrera, Arraiako iturrirantz. Iturria 100 m-ra dago. Iturria eta latsagia ibilbidetik metro gutira daude, behealdean. Nahi izanez gero, biak ikus daitezke.
Oihanean behera doan bidetik jarraitu; laster bide zabalagoa bilakatzen da. 450 m urrunago, errepide ttipi batera iritsi. Errepidean 50 m ibili. Eta eskuinera joan, auzogune bat zeharkatzen duen bide harriztatu batetik.
Bidearen puntan, joan eskuinera, oihanean sartzen den eta errepide bateraino jaisten den bidexka ttipi batetik. Jarraitu ezkerretik errepide honetan, elizara iritsi arte.
Enbor labur bat eta ""buru"" hanpatua. Zuhaitz horien itxura nahiko harrigarria da; baina, mozte anitzen emaitza besterik ez da. Zuhaitz lepatuen teknika aspalditik erabiltzen da. Enborra hunkitu gabe, egurra ustiatzeko aukera ematen du.
Hasieran, etxe baten izena zen Arraia. Gaur egun ez dago etxerik, baina latsagia bai. Eta ondoan iturri bat dago: Haltsurantz jaisten den erreka ttipiaren urburua.
Euskal Herrian, gure kulturan, etxeak gaitzeko garrantzia du. Probintzia bakoitzak, eta batzuetan ibar bakoitzak ere, bere arkitektura-ezaugarriak ditu. Hemen, zurbeso ageriko Lapurdiko etxearen adibide zehatz bat ikus dezakezu.
Trait - Balisage directionnel sur supports locaux
Itzulia
Natura (fauna, flora)