A64 autobideak Mugerreko herria bitan zatitzen du: iparrean herri zentroa, hegoan, Elizaberri auzoa, kasko lasai batean kokatua. Etxe franko bada tontor-lerroan, eta bizia trinketaren, ezker paretaren, eskolen eta ostatu-jatetxearen inguruan antolatua da. Elizaberriko ibilaldia tontorretako xendra zabaletatik hasten da, maiz bista ederrarekin edo oihanen gibelean ageri den Urtsuren gainera edo etxe bakartuen gainera, edo Mugerreko ezkila-dorrera. Hesietan jostetan ari diren murru-txoriei beha egon ondoan edo masustak bildu ondoan, ibilaldiak bidexka intimoagoan segitzen du ibarxka freskoan gaindi, iratzez estali harizti ederrean, ttipi eta handien bozkariorako.
Elizaberriko kiroldegiko aparkalekutik, joan elizaren bidegurutzera buruz, eta segi ezkerrean den Egurralde karrikatik. Etxeen artetik jausten da karrika, ibarxka batera. Azken etxearen eta zubiaren artean, itzul eskuin bigarren mailako bidexkan, errekaren beste aldera igaten dena. Patarraren puntan, bidegurutze batera helduko zara.
Y formako Kurutzebeherea bideko gurutzaketan, segi ezker bidexka harriztatu bat. Igan patar eztia hari elektrikoaren azpitik 5 bideen gurutzaketaraino (Marithurri etxea): jautsi ezker Urgaziko bidetik eta 100 m beherago, egon eskuineko bide harriztatuan. Laster auzo batera iganen da (Puttildegia), non eskuin xendra zabaletik joanen zaren 100 m-tan.
Pinu ohargarriaren ondotik, bidegurutze batera helduko zara: hartu eskuinean den bigarren mailako bidexka, muinotik jausten hasten dena; inguruko soro eta bazter herrixkak ikusiko dituzu. Oihan batean sartuko zara, eta ibarraren zolaraino jautsiko. Beherean, errepideko bihurgunea zeharka ezazu pareko lur-bidexkatik joateko errekaren eta errepidearen artean. Urrunago, etxearen eta aterpearen artean, segi zuzen bidexka belartsuan bi hesiren artetik (sahats negartia). Gero igan paretik, haritz lerro baten azpitik; bidexka Kurutzebeherea etxera heltzen da.
Joaterakoan bisitatu bidegurutzean jautsi ezkerreko bidetik ibarxkara buruz, eta igan ezkerretik Elizaberriko elizaraino.
Bidegurutzearen ezkerrean, zuhaiztian arbola mota franko bada; batzuk hostogalkorrak dira (lizarrak, sahatsak, basagereziak) eta beste batzuk orratz iraunkorrekoak (pinuak). Ondoko bidexka bazterrean, sasoiaren arabera, masusta andana bat biltzen ahalko duzu hesien gainean.
Akitaniako Erakunde Babeslearen taulak jakinarazten duen bezala, funtsezkoa da landare-geruza bat baino gehiago dauden guneak babestea. Pentzeak, sasiak eta arboladiak habitatak dira bertako flora eta faunarentzat, eta elkarrekintza bermatzen dute ingurune eta elika-kate iraunkorren artean.
Haritz eder batzuek itzala eskaintzen diote xendrari. Hostoei eta fruituei behatuz arbolak identifikatu daitezke: hosto lobulatuak eseriak direla erraten da (zurtoinari lotzen dituen hosto-orria biziki laburra da), eta ezkurrak, kontrara, mulkoan bilduak dira pedunkulu luze baten puntan.
Trait - Balisage directionnel sur supports locaux
Itzulia
Ur-gunea
Komunak
Natura (fauna, flora)