To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show

Oups... It would appear that Cirkwi does not have permission to use your location.

Description
Map
Steps
Points of interest
Ratings and reviews
See around

Bizkarra

PLRV1054-T3-3261
PLRV1054-T4-3273
PLRV1054-T4-3277
PLRV1054-T5-3340

Description

Baigurara igo daiteke ibilbide desberdinetatik. Baigura, Euskal Herriko tontor enblematikoetariko bat da, besteak beste, zeru urdineko egunetan eskaintzen duen ikuspegi paregabearengatik. Heletatik abiatuz, igoaldia itxura anitzekoa da. Azken etxeetatik hurbileko zuhaiztietara, ordutxo baten ibilaldia egitera goazela iruditzen zaigu, iratze artean airea hartzeko. Gero, goizeko argiak Erregelu edo Urtsua mendiko mazelak urreztatzen dituelarik, ibilaldi ausartagoaren jokoan sartzen gara, inguruko ibarrerako ikuspegia gero eta ederragoa delarik goratasuna hartu arau. Mendi gainetik ahal bezain hurbil iragaten den menditar motako ibilbidetik, lur muinoak agertzen dira bata bestearen ondotik eta urrun zirudien Erregelu gailurra zapataren helmenean duzu orain. Parapenterako aireratze gunetik, Baigura jada hurbil-hurbil duzu. Inguruko zerumugaz gozatzea baizik ez zaizu gelditzen.

Technical Information

Walking
Difficulty
Hard
Dist.
11 km
Show more

Altimetric profile

Starting point

64640 HELETTE
Lat : 43.30557Lng : -1.258913

Steps

image du object
1

Aparkalekutik Soilandotxipiko mazeletara

D119 bidegurutzetik (260 m), Etxegoieneko etxeak zeharkatzen dituen errepidetxoa segitu. Ezkerrera doan bihurgune bat marrazten du eta bidegurutzera iristen da: eskuineko karrika itsua hartu eta Bixintxo kaperaren aitzinetik pasatu. Mundrunaren puntan, metalezko atexka iragan bezain laster, ezkerreko bidea hautatu. Errekastoa eta gero, landare hesi baten bazterretik igo. Hiru haritzen arteko aurriaren heinean, iratzedian zuzen segitu ongi seinalatutako bidean (beste bideei kasurik ez egin), pentzearen gaineraino.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
2

Soilandotxipiko mazeletatik Borda lepora

Pentzearen gaineko bidegurutzeraino joan (380 m): bidea ezkerrean utzi eta hesi baten bazterretik zuzen segitu (oihan ttipia). Oihan gaineko zokoan, eskuin egon oihan bazterrean, handik aitzinatzeko bidexka belartsutik (hastapenean). Ondotik, ezkerrera igo otez estalitako kasko borobilduan (Erregelurako ikuspegia). Ezkerretik bidexka bat datorrelarik, eskuin egon zati komunean. Lehen lepotik hurbil iragan (501 m) eta “Bizkarra” geziz seinalatutako bide onean segitu, eskuinetik konkor bat saihesten duena (Urtsua mendira eta Lekornerako ikuspegia). Harri mokorrez titakatutako mendiaren behereko aldean, eskuin segitu bidexka belartsutik.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
3

Erregeluko igoaldia Kurutzeko gainetik

Lepo panoramikora heldu (604 m), non mahaiak eta orientazio taula bat badiren. Borda aurriaren ezkerrean, isurki-mazelako bidexka hartu. Jaitsiera labur baten ondotik, eskuinera joan eta laugune belartsu batera heldu (643 m). Handik Baigura mendiguneko hego-zirku osoa topatzen dugu, bat-batean menditsuagoa. Urratsez urrats Erregelu kaskoaren ekialdeko tontor-lerrora hurbiltzen den bidexka zuzen eta arrokatsua igo. Kurutze gainera heltzen zarelarik (772 m), ezkerrera segitu, errazki, gailurreraino. Azken desnibela baizik ez da doi bat zutagoa.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
4

Erregelutik Baigurara

Erregeluko haize-mahukatik (860 m), eraikin baten ondotik jaitsi, handik tontor-lerro belartsuan ibiltzeko. Kasko borobildu hau berriz igo (harrespilak), Baigurako bidea behereko aldean utzi eta orientazio mahaietatik iragan (beste harrespilak). 50 m urrunago, igorgailu hesituen eskuinaldetik pasatu eta azken antenetaraino errepidea eta bidea segitu. Ezkerrean, Baigurako gailurrerainoko azken metroak igo.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
5

Heletara itzultzea

Jaitsiera bide beretik eginen da. Baiguratik (897 m), orientazio mahaira itzuli tontor-lerrotik, eta Erregeluko gailurrerantz segitu. Azken hau saihets daiteke eskuinalderantz mendi oinetik dabilen bidexka hartuz. Kurutzeko tontor-lerro zuzena berriz topatu, aski laua (Zuberorainoko ikuspegia), eta eskuineko patarra hartu.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter

Points of interest

image du object

Bixintxo kapera (0,9 km)

Heleta herritik aparte, Bixintxo kaperak harrituko zaituzke bakartia baita, baina datxekion iturri bati lotua da. Bere jatorri oso zaharra XII. mendekoa dela erraten ohi da, eta anitz aldiz zaharberritua izan da. Bixintxoren gurtza haurren osasun eta ibilera onari dagokio. Atsedenaldia Borda lepoan (2,7 km) UTM: 640114 - 4794655 Borda ez baita gehiago erabilia, aurri bat eta abereendako hespila baten aztarnak baizik ez dira gelditzen hemen. Haatik, ikuspegia ez da kaltetua izan; Irisarriko ibarra ikusmenean da eta urrunera, Midi d’Ossau, Auñamendi, Orhi, Orreagako gainaldeak, Jara edo Donibane Garaziko ibarrean den Munhoa ere ikus ditzakegu. Sai arreak (4,5 km) UTM: 639143 - 4794916 Mokor arrokatsu baten gainean kokatuak edo zeruan hegaldaka, sai arreak Baigurarako bidean laguntzen zaituzten harrapari handiak dira. Sarraskijaleak, hegazti

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object

Atsedenaldia Borda lepoan (2,7 km)

Borda ez baita gehiago erabilia, aurri bat eta abereendako hespila baten aztarnak baizik ez dira gelditzen hemen. Haatik, ikuspegia ez da kaltetua izan; Irisarriko ibarra ikusmenean da eta urrunera, Midi d’Ossau, Auñamendi, Orhi, Orreagako gainaldeak, Jara edo Donibane Garaziko ibarrean den Munhoa ere ikus ditzakegu.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object

Sai arreak (4,5 km)

Mokor arrokatsu baten gainean kokatuak edo zeruan hegaldaka, sai arreak Baigurarako bidean laguntzen zaituzten harrapari handiak dira. Sarraskijaleak, hegazti harkaiztar horiek aire beroen korronteetan lerratuz mugitzen dira. Parapente egileen hegaldi aholkulariak dira!

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object

Harrespilak (5,2 km)

Baiguran, bai eta Euskal Herriko gailur askotan ere, harrespilak badira, biribilean ezarritako harriak. 3000 urteko hilobi-monumentu zaharrak dira, non garaiko artzainek zenduen hautsak ezartzen zituzten.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter

Additional information

Balisage

Trait - Balisage directionnel sur supports locaux

Typologie de l'itinéraire

Joan-etorria

Equipements

Orientazio-mahaia
Piknika lekua
Orientazio-mahaia

Thèmes

Natura (fauna, flora)

Data author

64502 France

Ratings and reviews

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Caution!
We have no information on the difficulty of this circuit. You may encounter some surprises along the way. Before you go, please feel free to inquire more and take all necessary precautions. Have a good trip! 🌳🥾