Santa Barbara muino gaineko ibilbidea, lehenik eta behin, Urdazurira eta euskal kostalderako ikuspegi paregabea izaten da. Santa Barbara gurutzetik Santa Barbara lurmuturrera, erraz ezagut daiteke Donibane Lohizuneko badia eta Zokoako gotorlekua, itsasbazterrerako ikuspegia Angeluraino hedatzen delarik. Mendien aldetik, Jaizkibel, Aiako harria, Larrun, Atxuria, Alkurruntz, Artzamendi, Mondarrain, Baigura... Zerumuga itzulia oso-osoa da. Begia loriatua eta argazki tresna bete-betea, ondotik, Uzkain errekaren ibar basa ezagutzera joanen zara, errepiderik gabeko Azkaine eta Senpere arteko tartean. Errekaren freskotasunaz, hostailatzeen azpian txorien kantuez gozatzeko eta itxura misteriotsuak dituzten haritz eta platanoak begiratzeko bake lekua. Azkenean, azken zazpi mendeetan ibiltariek oinkatu duten Ibarrungo harrizko zubi xarmagarrian atsedenaldiak harri zaharren maitaleak xarmatuko ditu
Ibarrungo pilota plazaren parean eta etxe tradizional baten eskuinean, Aroztegia karrika segitu. Auzotik atera euskal etxe ederren artetik. 300 m urrunago, ezkerreko bidea hartu harrizko zubi zahar bat iragateko, arku bakarrean erreka zeharkatzen duena. Beste hegian, bidea Aroztegia etxaldera heltzen da. Aitzinera segitu errepidea hartuz.
Gurutzetik berriz jaitsi bidexka beretik eta lehen bidegurutzean, eskuinera joan. Larrunen parean, bide on bat jaisten da, bide harriztatuaren bihurgunerantz, eskuin segitu behar dena (kanadar pasabidea). Bigarren kanadar pasabidearen ondotik, eskuin jaisten den bidean egon. Orduan T itxurako bidegurutzera iritsi, bide berri batekin: ezkerrera jaisten segitu (borda aurritua), lurrezko bidea segitu eskuin, eta parean jaisten den bidexka harritsua, hesi baten bazterretik. Haritz bakarti eder baten azpian, atseden hartzeko aukera (bankua).
Patarraren beherean, T itxurako bidegurutzea Uzkain errekatik hurbil iragaten da. Orain, ezkerreko bide hareatsu eta harritsua segitu, Uzkain ibarra igotzeko. Elhorgako belar-biltegian, haritz eder batzuen azpitik iragan eta ibarbaso baten bazterretik ibili. Ondotik, bideak argigune bat zeharkatzen du, eta erreka zeharkatzera jaisten da. Ibitik iragan eta urez bestaldeko bide nagusian ibili. Bigarren ibiaren ondotik, zuzen igo haritz ederren azpitik. Eskuinean den bideari kasurik ez egin, eta parean den lurrezko bidean igo, Uzkain ibarra uzteko.
Lepo bat iragatean (xeila ezker), eskuineko bideari kasurik ez egin, eta parean den lurrezko bide zabalean jaitsi, Ibarrunera itzultzeko. Bihurgune zenbait marrazten ditu eta, ibarraren hondoan, bidegurutze batera iristen da. Erreka nagusiaren ezkerreko hegitik doan bide zabalean, eskuin egon. Horrela Aroztegia etxaldea berriz topatu, eta zubi zaharreko pasabidea, Ibarrungo pilota plazara sartzeko.
Ibarrun Senpereko auzo zaharrena denez, badira omen zazpi mende harrizko zubi zaharra Urdazuri gainetik iragaten dela. Airezko arku bakar batek du erreka zeharkatzen eta bi maldako galtzada sostengatzen. Uholdeen meneko eraikuntza, Birjina baten gerizapean, hara nondik datozen bere izena eta xoko dedikatua.
Ibarbasoa erreka baten oreka ekologikoari ezinbestekoa zaio (lurren mantentzea, animaliendako aterpea). Errekatik zenbait metrotara, aldaera desberdinak aurkitzen ditugu eta, berez, lur fresko eta hezeei egokitakoak: iratzeak, haltzak, sahatsak, sasiakaziak, lizarrak, platanoak, xarmak, intsusak.
Balisage à la peinture jaune
Itzulia
Ur-gunea
Komunak
Piknika lekua
Historikoa
Natura (fauna, flora)