Oihanpeko ibilbide lasaia da hau. Ondare natural joria ezagutzeko aukera ematen dio ibiltariari. Ibilbide honetako fauna eta flora aberastasun handikoak dira, hala nola okil gibelnabarra, adarluze alpetarra, pago ederrak eta hainbat iratze mota. Bitxikeria natural ugariez gain, euskal mitologiari buruzko panelek osatzen dute ibilbidea. Azkenik, Biduzeko iturburuetara iristeak eta mendi mazela zulatzen duen harpeko ur-begia ikusteak haur eta helduen begi gozamena ekarriko du.
Ibilaldiaren abiapuntuko aparkalekutik, ""Biduzeko iturburua"" bide seinalatutik joan. Zuhaitz mota anitzeko oihanpean ibili, 3 km inguru. Bidearen bukaeran, piknika gune bat dago, mahai batzuekin. Hor, erreka zeharkatzen duen zubixka bat dago.
Erreka zeharkatu, eta mendian gora joan, bihurgunez bihurgune doan bidexkatik. Itzalpean dagoen bidexka eder honetan ibili, eta behereko aldean dauden ur-jauzi eta ur putzuen ikuspegiaz gozatu. Ezkerreko bihurgune gaizto batean, segitu zuzen ibarbide bateko arroka meta zeharkatzeko. Bidexka agerikoa da. Aitzina segitu, ezponda baten oinera iritsi arte. Hor, harpean, Biduzeko ur-begia dago. Itzulera bide beretik egiten da.
Okil gibelnabarra espezie arraroa eta babestua da Frantziako Estatuan. Frantziako lurraldean, Euskal Herrian bakarrik aurkitzen da, oihan zaharretan, non zutik diren zuhaitz hilak edo errotik ateratako arbolak jaten baitituzte.
Biduzeko urak Arbailako mendigunearen azpian dagoen lur azpiko sare zabal batetik datoz. Izan ere, mendigunea euri-uren bilgunea da. Urak ingurune karstiko batean infiltratzen dira, eta gero lurpetik ateratzen dira, leku horretan. Ondotik, ur horiek 82 kilometro egiten dituzte, Gixunen Aturrirekin bat egin arte.
Ibilbideko puntu bat baino gehiagotan Euskal mitologia pertsonaia bitxi eta zoragarriz betea da: Herensuge, naturaren irudia den Mari, Laminak... Ibilbide osoan, haiek ezagutzeko panel anitz daude.
Trait - Balisage directionnel sur supports locaux
Joan-etorria
Piknika lekua
Natura (fauna, flora)