To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show

Oups... It would appear that Cirkwi does not have permission to use your location.

Description
Map
Steps
Points of interest
Ratings and reviews
See around

Circuit des familles / Familien itzulia

Chaâteau façade - Redim
Circuit des familles - Pont romain  redim
Circuit des familles - Redim
Circuit des familles - Redim

Description

Ibilbide hau oso erraza eta egokia da familientzat edo ibilaldi luzeak egiteko ohitura guti duen jendearentzat. Ibilbidean etxeekilako eremuak eta leku basatiagoak aldizkatzen dira. Gainera, euskal ondarearen zati bat ezagutzeko aukera ematen du. Hala, ibiltariak hemengo arkitektura duten etxe ederrez gozatzen ahalko du, baina baita ingurune berdeaz eta bertako belarra jaten manex ardiez ere. Eta Euskal Herriko lehen gailurrak ikusteko aukera izanen du ere.
Ezpeletako herria ezaguna da bere biper gorriagatik. Ezpeletako biperraren interpretazio zentrotik eta Ezpeletako biperraren ateleriatik hurbil pasatzeak ibiltariari aukera ematen dio Hego Amerikatik Euskal Herrira 1650ean ekarritako landare honi buruz gehiago jakiteko.

Technical Information

Walking
Difficulty
Very easy
Duration
2h
Dist.
7.2 km
Show more

Altimetric profile

Starting point

, 64213 ESPELETTE
Lat : 43.33972Lng : -1.4471

Steps

image du object
1

Ezpeletako herrian

Merkatu plazan, Chez Doxpi jatetxearen parean, bi ezpel hesien arteko bidea hartu, gaztelurantz. Bidearen bukaeran, joan ezkerrera, errepidetik. Ezpeletako Biperraren Sindikatuaren eraikina utzi, joan eskuinera eta gazteluaren aitzinetik pasatu. Hartu frontoiaren eta gazteluaren arteko errepidea, eta pilota plaza eta gero, ezkerreko eskailerak jaitsi. Behera iritsi, eta etxe handi baten ondotik, berehala, joan ezkerrera. Berdegune batera daramaten beste maila batzuk jaitsi. Erreka zeharkatzen duen zubixkaren gainetik joan, eta bi hormatxoen arteko pasabidetik ibili, baina ez luzaz.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
2

Ezpeletako biperraren ateleriarantz

Bidearen bukaeran, karrika batera iritsi, eta joan ezkerrera, kanpoko leiho gorridun etxe eder batzuen artetik, elizarantz. Bidegurutze batera iritsi, eta joan eskuinera, eztiki igotzen den errepidetik. Errepide honetan 270 m ibili, eta joan eskuinera, bi etxetako baratzeen arteko bidexka hertsi batetik. Joan ezkerrera, hesiaren bazterretik, eta 200 m ibili. Ongi ageri den bidexka horretatik segitu. Bidexkaren bukaeran, errepidea bururatzen da ere. Joan ezkerrera, oihanpe batetik doan bidetik. Eta Ezpeletako biperraren ateleriaren heinean dagoen errepidera iritsi.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
3

Parke oihantsu batera iristea

Errepidean, joan ezkerrera. 100 m ibili ondoan, arrotz gelen heinean, joan eskuinera, hesi baten bazterretik doan bidexka ttipi batetik. 270 m ibili ondoan, errepidera iritsi eta joan eskuinera. Errepide horretatik jaitsi eta 350 m ibili. Orduan, eskuineko bidea hartu. Jaitsiera labur baten ondotik, bidea mundrunatua bilakatzen da eta bizitegi baterantz darama. Ezkerretik jarraitu. Segitu bide belartsu horretatik, errepidera iritsi arte. Orduan, joan ezkerrera. Bihurgune baten heinera iritsi, eta joan eskuinera, bide batetik. Ibilbideak aitzina segitzen du, erreka baten bazterrera iritsi arte. Errekaren eskuineko hegitik ibili, haritz ederreko parke batera iritsi arte.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
4

Oihanpean

Biratu eskuinera. Bide-adarkatzean, hartu bidexka bat ezkerrera, eta eskuinaldeko hesiaren bazterretik ibili. Jaitsi bidexkatik, Biper Gorri kanpinaren sarrerara iristeko. Zubia zeharkatu, eta joan ezkerrera, igotzen den errepidetik. 250 m ibili ondoan, iritsi bidegurutze batera eta joan ezkerrera. Pasatu edukiontziak, eta, gero, joan eskuinera bide batetik. Bidearen beherean, hesi baten heinera iritsi. Hesia pasatu eta pentzera igotzen den bide baten ezkerraldean dagoen bidexka zabaletik joan. Bigarren hesia pasatu eta erreka ttipi bat zeharkatu. Segitu gora doan bidexkatik, pentze batera iritsi arte.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
5

Herriaren gainetan

Isolatutako haritz handi baten heinean, joan ezkerrera, negutegietarantz. Negutegien heinean, joan eskuinera. Hesiaren bazterretik ibili, atexka ttipi bateraino. Atexka pasatu eta hetsi, eta errepidean joan eskuinera. Errepidean 100 m ibili ondoan, joan eskuinera, bide batetik. Bidearen amaieran, errepidera iritsi eta hura zeharkatu. Jaisten den bidexka zabal batetik joan. Oihanpean ibili eta zubixka bat zeharkatu. Ondotik, patarrean gora joan. Bidegurutze batera iritsi, eta joan ezkerrera bidexka batetik.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
6

Erromatar zubirantz

Bi argigune eder zeharkatu eta oihanpetik jarraitu. Oihanean sartu eta 50 m-ra, bidexka nagusitik bereizten den bidexka hertsi batetik joan. Bidexka bat baino gehiagoko bidegurutze batera iritsi. Zubixkaren gainetik erreka zeharkatu ondoan, arras ezkerrean dagoen bidetik joan. Lehenik, oihanpean, joan ezkerrera eta pentze baten luzeran ibili. Gero, haritzen artetik segitu, eta bide horren bukaeran, errepide batera iritsi. Joan eskuinera. Lehen bidegurutzean, joan berriz eskuinera. Errepidearen bukaeran, joan ezkerrera, erromatar zubia zeharkatzeko.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter
image du object
7

Herrira itzultzea

Pareko errepidetik joan. Stopera iritsi, joan ezkerrera, herri barnerantz gora doan karrikatik. Pasatu Pottoka jatetxea, eta joan eskuinera. Karrika nagusian, joan ezkerrera, okindegiaren eta bankuaren artetik, eta, gero, hartu lehena eskuinera, merkatu plazara iristeko.

- Office de Tourisme Pays Basque -
Consulter

Additional information

Balisage

Trait - Balisage directionnel sur supports locaux

Typologie de l'itinéraire

Itzulia

Equipements

Piknika lekua

Thèmes

Gastronomikoa
Natura (fauna, flora)

Animaux bienvenus ?

Oui

Data author

64502 France

Ratings and reviews

To see around
See more
Open
Close
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Show
Caution!
We have no information on the difficulty of this circuit. You may encounter some surprises along the way. Before you go, please feel free to inquire more and take all necessary precautions. Have a good trip! 🌳🥾