Already registered ? Log in
De Lesaka à Irun

De Lesaka à Irun

Bidasoari jarraiki, Bera eta bere harrizko zubi zaharra bisitatzeko aukera duzue eta mugara gerturatzen zarete. Montoiako tunelak eta 1.mugarria igarotakoan, harriztaturiko bizikleta-bide batek hartzen du lurrezko bideen txanda, Biriaturen begiradapean. Nazioarteko zubia ageri da, itsasoa ez da urrun…

16 km
3 h
max. 89 m
min. 1 m
702 m
-761 m

Altimetric profile

Starting point

Lat : 43.254683Lng : -1.681322
0 m
11 h
image du poi
1

Bera

Lesakako zubi berrian -ezkerretara Bereau hotela-, aurrean den porlanezko bideari segi, kamioitzarrentzako aparkalekua zeharkatzeko. Jarraian, zubi zaharraren ondotik pasa eta Y itxurako lehen bidegurutzean, maldarik gabeko bide lauzeztatuari jarraitu, zuzen. 150m eginik, bigarren bidegurutzean, ezkerreko bidea hartu (irteerarik gabeko bidea eskuinera utziz). Bidasoa ertzeko baso tarte baten ostean, Erramuegi etxe ederraren ondoan, bidea, errepide bikeztatu bihurtzen da. Ibilgailu gutxiko bide horretan segi. Burrunbatsu eta arriskutsu den N121-A errepidera helduko zarete, eskudel urdinak dituen zubi bat den lekuan. Joan-etorri handiko errepide hori kontu handiz trabeska ezazue; ezker aldera jarraitu iezaiozue, 300 metrotan, eta berehala, eskuin, NA-8304 errepidea hartu, Bera alderantz. Zenbait etxe pasa eta, Bidasoa gaineko hurrengo zubia hartu gabe, ezker egin, Alkaiaga Trenbidearen kalean.

Espagne
Lat : 43.254575Lng : -1.681126
0 m
image du poi
2

Endarlatsa

Berako Erdi Aroko zubia eskuinean duzue. Hori hartu gabe (herria bisitatzeko ez bada), ezkerreko kalea (malda gabekoa) hartu. Baliza zuri-gorriei ez kasu eman eta zuzen segi eta, ezker aldera doan bihurgune zabal batetan, frontoi baten ondotik pasa. Lantegi luze baten gainean zuzen-zuzen pasa eta pixkanaka Beratik atera. Zalain auzoan, bikea desagertu eta lurrezko bidea doa orain, ibaiertzean. Ia bi kilometro harago, bidea, bihurgune bat egiten duen Montoiako lehen tunelean sartzen da. Argiztatua da. Horren ostean, hainbat eta hainbat tunel laburrago datoz. Zuhaizpetan doa orain bidea, zuzen-zuzen; gero bidegurutze bat, Endarlatsako bi errepideen zubien artean: eskuin hartu, egokituriko bizikleta-bide bat.

Espagne
Lat : 43.277123Lng : -1.69056
0 m
image du poi
3

Behobia

Segituan, zubi zaharrenaren azpitik pasatzen da. 200m harago, Bidasoaren beste aldean, Frantzia eta Espainia arteko mugarria ikus daiteke; Pirinioen mendilerro osoan zehar, Frantzia eta Espainiaren arteko muga adierazten duten harrizko 602 mugarrietako lehena da. Ibaiari paraleloan zoazte. Eraikin baten hondakinak, Bidasoan dagoen kanoe-kayak-eko entrenamendu leku baten ondoan: aurrean den bizikleta-bideari jarraitu. Irundik Berarako errepidearen luzeran doa, Bidasoaren Espainia aldetik. Bidasoaz bestaldeko ibaiertzeko hariztiak (Xoldokogainaren mendebaldeko mazela) Frantziako lurretan dira. Bihurgune batetik ateratzerakoan agertzen zaizkigu, mendi gainean kokatuak, Biriatuko teilatuak eta elizaren ezkila dorrea. Pentzeetan zuzen-zuzen jarraitu. Hartxintxarrezko bidea harago amaitzen da, biribil baten ondoan; erabat zuen eskuinera, gasolindegi baten atzetik, bikeztaturiko bizikleta bide batetik segi. Zuhaitzen pean doan bide babestu horretan, merkataritza gunearen atzetik pasa. Behobia-Pausuko nazioarteko zubia. Behobiatik Hendaiara joateko, Irunera daraman aurreko bidea har daiteke (ibaiaren ezkerraldea) edo Pausura joan, zubia igaroz (Ibaiaren eskuinaldea).

Espagne
Lat : 43.294112Lng : -1.729458
0 m