Already registered ? Log in
Euroziklo de Saint-Jean-de-Luz à Hendaye

Euroziklo de Saint-Jean-de-Luz à Hendaye

Donibane Lohizunetik Hendaiara, ibilbideak Donibane Lohizuneko badiari jarraituz, ikuspuntu ederrak eskaintzen ditu, Zokoako itsasadar babestuaren gainean. Jarraian, Erlaitzeko errepideak, panorama ikusgarria eskaini ondoren, Hendaiako hondartzara eramanen zaituzte. Lekuaz bete-betean gozatzeko, egunaren lehen orduetan korri ezazue erlaitza, autoen joan-etorri etengabeaz libratzeko.

11 km
3 h
max. 71 m
min. 0 m
142 m
-143 m

Altimetric profile

Starting point

Lat : 43.387861023Lng : -1.660575774
0 m
21 h
image du poi
1

Ziburu

Donibane Lohizuneko turismo bulegoaren aitzinean, Victor Hugo bulebarra eskuin aldera korritu (merkatu aurretik pasatuz). 250m harago, lehen biribilean (hiru palmondo), guztiz ezker hartu (tren geltokirantz) eta bigarren biribilean, eskuin aldera jarri, Donostiarako bidean. Horrela, Charles de Gaulle zubia hartu, Urdazuri ibaiaren gainean pasatzeko (ikuspuntu ederra portu aldera). Beste aldera heldurik, eskuinean segi, Ziburura sartzeko, beherantz doan bide batean. Erdiguneko biribiltxora heldurik, zuzen jarraitu («Hendaiarantz»).

Saint-jean-de-luz
Lat : 43.388007Lng : -1.660581
0 m
image du poi
2

Zokoa

Ziburuko etxe aurrealde ederrei jarraitu (Maurice Ravel paseoa), portura sartzeko kanalaren ertzean. Hiritik ateratzearekin, errepidea gora doa eta Donibane Lohizuneko badiaren gainean kokatzen da (kontuz joan, auto joan-etorri handia). Espaloira sar zaitezkete, Zokoako gotorlekuaren eta digek babesturiko badiaren gaineko ikusmiraz gozatzeko. Untxin errekaren gaineko zubia; erreka hori badiara isurtzen da hor ondoan (hondartza, zuen eskuinetara): zuzen jarraitu, Hendaiarantz (bi zirkulazio-argi segidan). Zokoako portura sartu nahi baduzue, eskuinera doazen bi kaleetako bat har ezazue (1km joan-etorria). Zokoatik atera eta D 912 errepidea Hendaiarantz hartu, malda gora malkar samarrean, zirkulazio-argiaren atzetik joanik.

Ciboure
Lat : 43.385384Lng : -1.667305
0 m
image du poi
3

Abbadia

Aparkaleku txiki bat, Erlaitzaren gaineko ikuspuntu ederrarekin. So bat egiteko pausa bat egin eta gero, D 912 errepidearen bazterrean segi (kontuz ibili, udan zirkulazio handia dabil), uhinak eskuin eta euskal mendiak ezker (Larrun eta Aiako Harriak, bereziki). Hurrengo bidegurutzean (biribil luzea), zuzen jarraitu, Hendaiarantz beti. Euskal bizitegien bihurgune zabala eta gero, mendi errusiarretako (edo euskal mendietako) bide gorabeheratsua, panorama ederra eskainiz, Haizabiako jabegora heltzen da (itsasertzeko egoitza, oporleku bihurtua). Hemen hasten da bizikleta-bide bat, galtzadaren eskuin aldean: har ezazue. Errepidea eta bizikleta-bidea paraleloki doaz, itsasertzetik urruntzen den igoera luze batean gora.

Urrugne
Lat : 43.393215Lng : -1.69436
0 m
image du poi
4

Hendaiako hondartza

Abbadia gaztelurako sarreraren aurretik pasa (bisita daiteke) eta hurrengo biribileraino jarraitu. Hemen, aurrera jarraitu, bizikleta-bidean, behera luzean, Hendaiarantz (poliki ibili, besteak kontrako norabidean etor daitezke).
Hendaiako Hondarraitz hondartza luzearen ekialdeko muturrera helduko zarete. Ikusmira ederra agertzen zaizue, Dunba harriekin (Abbadiako labarrak) eta ibiltariek, bainuzaleek eta surflariek maite duten hondartza luzearekin. Itsas Etorbideari jarraitu, Hendaiako turismo bulegoraino.

Hendaye
Lat : 43.375884Lng : -1.751021
0 m